XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bata, Dominique, frantses monarkia konstituzionalaren aldekoa, itxuren arabera bederen, baina eraikitzen ari den Frantses Estatuko Nazio konzeptu berria dudan inondik ere ez du ematen; ildo honetatik joanez, horrelako ateraldiak ere zerbait esan nahi du: ( 1790.eko apirilaren 19an).

Josep Garat-ek argitaratu zuen Mémoires sur la Révolution française liburutto bat eta gaur Gaulixtek berek berengana dezaketen frantses errepublikaren alderako atxikimendua adierazten digu: (Mémoires sur la Révolution française 17. orrialdea).

Batzar Legegilea eta Konbentzioa.

Batzar Konstituzionalaren segida hartu zuen 1791.ko irailaren 30ean.

Ipar Euskal Herriko administrazio-egitura berriak indarrean emanak dira: Basses-Pyrénées " deitu departamentua osatzen du Biarnoarekin batera.

Hasieran hiru hiri aukeratuak izan ziren Euskal Herrien eskualdeetako hiriburutzat: Maule, Donapaleu, Uztaritze.

Mementoz beraz Uztaritze nagusitu zen Baionari.

Parisen aldiz emigratuen edo atzerriratuen aurkako lehen dekretuak hartuak izan ziren 1791ko larrazkenean.

Jadanik Euskal Herrian noble batzuk ihes joanak ziren, hala nola Baionako gotzaina, Mgr. de Villevielle; Goi Nafarroara joan zen eta handik 1790eko uztailaren 12an bozkatua izan zen Elizaren Konstituzio Zibila salatu zuen, Europatik eta Erromatik Pio VI.ak eta Prusia-Alemaniako Printzeek prestatu eraso diplomatikoarekin bat eginez.

Hala ere apaiz juratuak (Konstituzio Zibilaren alde zin egin zutenak) agertu ziren Donibane-Lohitzunen, Senperen, Urruñan, Urketan, Orzaizen, Domintxinen, Ahetzen, Itsasun, Mugerren, Beskoitzen, Kanbon, Larresoron, Bardozen, Ezpeletan, Maulen,(...).